Como en Casa (2015)
ETB2 / Gizarte-Magazina
“Como en Casa en Ningún Sitio” magazina da, eta herritarrengandik gertuen dauden berriak eta denon ahotan dauden gertaerak ezagutarazten ditu. Gainera, programa hizketaldi topaleku bat da, eta gaur egungo gai sozialenak jorratzen ditu.
Patricia Gaztañagak aurkezten du programa, eta Marta Elvira kazetaria du platoan. Goizero, jardunaldiko gaiei buruzko ikuspuntua ematen duten hainbat profesionalekin egoten dira, eta erreportari-talde bat izaten dute: Reyes Prados, Iñigo Iraultza, Rebeca Jimeno, Naiara Vink eta Leire Torre.
‘Como en Casa en Ningún Sitio’ saioak Euskal Herriko gertakari nagusiak dakarzkigu, eduki soziala eta entretenimendukoa dutenak. Albisteak erreportari-taldeak eginak dira, zuzeneko konexioak dituzte eta, gainera, platora gonbidatzen dituzte eguneko protagonistak.
Halaber, ikusleengana hurbiltzen dira giza istorioak, gugandik hurbil bizi diren eta guztiok identifikatzen ditugun pertsonen bizitza errealak. Egunero, kalean hitz egiten ari den gai baten harira, hainbat gonbidatuk beren esperientzia pertsonala kontatzen dute eta gaiari buruz eztabaidatzen dute.