Kantugiro (2015)

ETB1 / Gizarte Docu-Reality

Zuriñe Hidalgok eta Xabin Fernandezek aurkezten dute “Kantugiro” saioa. Herriz herri ibiliko da, festaz festa, abeslarien bila, bere karaoke berezirako.

Gainera, Nerea Alias, Joseba Olagarai eta Nahiara Gago izango dira karaokera aurkezteko jendea bilatu eta animatzen duten erreportariak, eta udan Euskal Herriko jaietako giroa erakutsiko dute.

Bederatzi lehiakidek parte hartuko dute saio bakoitzean, eta irabazle bat egongo da, 200 euro irabazteko. Parte hartzeko, nahikoa da 14 urtetik gorakoa izatea eta denbora entretenigarria pasatzeko gogoa izatea.

Xabin eta Zuriñe izango dira finalistak aukeratzeko arduradunak, eta herri bakoitzean epaile berezi bat izango dute, musikarekin zerikusia duena, irabazlea aukeratzeko.

Leave a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Scroll to Top