Gailurra Xtreme (2017)
ETB1 / Reality Montaña
Ibon Gaztañazpi eta Irati Anda dira “Galurra Xtreme”-ren protagonistak. Arrisku eta abentura programa hau aurrekoen filosofia berarekin sortu da: “Gailurra” eta “Gailurra Neguan”.
Hala, ‘Gailurra Xtreme’k Euskal Herria osatzen duten natur inguruneak zabaldu eta ezagutarazi nahi ditu, eta muturreko moduan egiten du: aurkezleek beren erresistentzia fisiko eta psikologikoa frogatuko duten erronka askotan parte hartu beharko dute.
Hasteko, Ibonek eta Iratik osatuko dute Zegama-Aizkorri proba, Euskal Herriko nazioarteko mendi maratoia. 42 kilometro baino gehiago egin beharko dituzte mendi batzuetako hotzari, elurrari eta gogortasunari aurre egiteko.
Hurrengo programetan, Ibonek eta Iratik beste erronka batzuei ere egingo diete aurre.’ Gau oso bat igaroko dute Itxinan, Gorbeiaren ondoan. Garrantzi mitologiko handiko lekua da Itxina, baina oso erraz galtzen da lainoa jaisten denean.
Uharte Arakiletik ateratzen den San Donato-Beriain kilometro bertikalean (471 m) lehiatuko dira Beriain mendiaren gailurrera iristeko (1.494 m).
“Basque Ultra Trail Bilbao-Gasteiz”n ere parte hartuko dute. Proba ofizial honetan, bi hirien arteko 110 kilometroei egin beharko diete aurre. Arauak gainerako parte-hartzaileendako berberak izanen dira. 26 ordu errespetatu beharko dituzte gehienez. Kanpoko laguntzarik gabe eta bi gau 10.000 metrotik gorako desnibel metatuaren artetik pasatuz, Gorbeiako gailurretik pasatuz.