Itsasontzi Baten (2017)

ETB2 / Abentura Docu-Realitya

Ibon Gaztañazpik eta Maitena Salinasek aurkezten dute “Itsasontzi Baten” programa berri eta freskagarria. Euskal Herriko kostaldeaz eta hango jendeaz gozatzeko aukera eskaintzen digu.

Aurkezleak bi hilabetez biziko dira itsasoan, Pilartxo izeneko belaontzian. Zortzi kapitulutan denetik izango da “Itsasontzi Baten”: umorea, itsasoko istripuen istorioak, urpeko altxorren istorioak, arrantzakoak edo kirolekoak, eta pertsonaia interesgarri eta dibertigarriekin ere elkartuko dira.

Itsasontzi Baten euskal kostaldeko irudi ederrenak erakutsiko dituen docu-reality bat da, eta ikusleari aukera emango dio hango jendea hobeto ezagutzeko.

Kapituluak Baionan

Kapituluak Orion

Kapituluak Abran

Kapituluak Deban

Leave a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Scroll to Top